XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESK-k haurdun zegoen emakume bat kaleratu izana salatu du

ESK sindikatuak gogor salatu du Bilboko Santa Marina ospitaleko kafetegian lan egiten zuen emakume bat kaleratu izana.

Sindikatuak adierazi duenez, emakumea haurdun dago, eta kafetegiko jabeak lanetik bota du, askotan ez delako joaten lanera inolako arrazoirik eman gabe .

ESK-k esandakoaren arabera, egia da emakumeak, bere egoera dela eta, egun batzutan medikura joan behar izan duela, baina hutsegite hauek arrazoituak izan dira enpresariaren aurrean .

Sindikatuak adierazi duenez, enpresariak haurdunaldiaren berri izatean, ume bat izan behar duen neska bati ez diot ordaindu behar oporretako hamasei aste esan zuen.

ESKren ustez, horrelako gertakizunek sexu diskriminazioa oraindik ere badagoela erakusten dute, batez ere lanpostuak egonkorrak ez diren enpresetan.

Kaleratzearen epaiketa bihar goizean egingo da Bizkaiko Lan Epaitegian, eta ESK-k bertara hurbiltzeko dei egiten dio jendeari, kaleratutako langileari elkartasuna erakusteko.

Horrekin batera, honelako gertaerak iritzi publikoari ezagutzera eman behar zaizkiola dio ESK-k.